1986tik gaurdaino milaka gaixo artatu izan ditugu beraien etxeetan.
Etxeko larrialdiak eta ustekabekoak artatzeko eratu den medikuntza arloko egitasmo profesionala da Umade. Gaixoekin eta haien familiartekoekin izan beharreko giza harremanak dauzka lanerako oinarri nagusitzat. Abegikortasuna, txera eta ulerkortasuna baliatzen ditu egungo medikuntzak eskaintzen dituen aukera guztiekin batera: diagnosi baliabideak, komunikazio azkartasuna eta abar.